Seleccionar página

Udaleko Merkataritza Sailak eta “Baturik”-ek, Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatuta.

Laguntzaileak Caja Rural de Navarra eta Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa

Helburu hauek ditu:

Covid-19ak sortutako osasun alarmaren ondorioz larriki kalteturiko herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako sektorean kontsumoa sustatzea.

Kontsumitzaileei on egitea erosketetan aurrezki handiak eskainiz. 

 

 

HAUXE JAKIN BEHAR DUZU

 “Trapagaran zaindu” bonoa erabili eta aurreztu zure erosketetan !!!

– Bonuaren prezioa  20 eurokoa da,  baina 30 euroko balioa du kanpaina honetara atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitu dezazun (Baturikekoak izan ala ez)  

–  Bonu hori 15 euroko bi zatikitan banatuta dago. Zatiki bakoitza establezimendu desberdinetan erabili beharko duzu.

–  Bonuak metatu nahi badituzu prezio handiagoko erosketetan erabiltzeko, egin ahal duzu, baina gehienez 2 zatikiraino, hots, 30 euroraino.

–15 euroko zatiki bakoitza establezimendu edo erosketa bakar batean baino ezin izango duzu erabili.  

– Bonuak ezin dira aldatu esku-diruagatik eta inoiz ere ez da itzuliko haien zenbatekoa.

– “Trapagaran zaindu” bonua era honetara eskuratu daiteke:

Erosketa  presentziala  (lehentasuna izango dute online eskuratu ezin dituzten erosleek) esku dirutan egingo da eta zenbateko zehatza ordainduko da.

Apirilaren 19an :

  • Zugaztietako Erretiratuen Klubean:   9.30 – 11.30
  • Larreinetako eskola zaharretan:  12.00 – 13.00
  • Ugarteko eskola zaharretan: 15.30 – 17.30
  • Elgueroko elkartearen lokalean: 18.00 – 19.00

Apirilaren 20an:

  • KIUB     (Maiatzaren Lehena etorb., 7): 9.30 – 13.30

Online erosketa:

  • www.trapagaranbizi.com  webgunearen bidez, 2021eko apirilaren  28tik maiatzaren 4ra edo izakinak agortu arte.

– Adinez nagusia izan beharko zara bonuak erosteko. NAN bakoitzeko bi bonu baino gehiago ezin dira erosi ( Modu presentzialean, 2 NAN  aurkeztu daitezke gehienez).

– “Trapagaran zaindu” bonua 2021eko maiatzaren 12tik ekainaren 6ra erabili daiteke, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.

– Ez da aldaketarik ez itzulketarik egingo eta bonuak edo zatikiak ezin izango dira erabili hautatu ez diren establezimenduetan.

– Ezinbestekoa izango da zatikia inprimatuta eramatea erabili nahi den establezimendura.

– Zuzen idatzi zure helbide elektronikoa, bonua jaso nahi baduzu. Egun batzuk barru, bonua bidaliko dizugu zuk emandako helbide elektronikora.