Udaleko Merkataritza Sailak eta “Baturik”-ek, Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatuta.

Helburu hauek ditu:

Erosketak sustatzea herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean, oso eragin larriak nozitu baitituzte, Covid-19ak sortutako osasun alerta dela eta dekretaturiko alarma egoeraren ondorioz.

Herritarrei %50eko aurrezkia eskaintzea bere erosketetan.

Bonuaren edizio honen bidez, udaberri honetan, 50.000 euro jarriko dira zirkulazioan Trapagarango ekonomian.

 

HAUXE JAKIN BEHAR DUZU

“Trapagaran zaindu” bonoa erabili, %50 AURREZTUKO duzu ZURE EROSKETETAN

– Bonu bakoitzaren eskuratze-kostua 15 eurokoa izango da, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpaina honetara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango saltokietan kontsumitzeko. (Baturikekoak direnetan eta ez direnetan)

– Merkataritza-bonu hau zatikagarria izango da eta 15 euroko bi zatikitan zatituta egongo da. Gutxienez, zatiki hauetako bat erabili beharko da alarma egoeragatik bere jarduna etenda izan duten edo oraindik etenda duten saltokietako batean, eta beste zatikia saltoki berean edo egoera berean dagoen edo zabalik dagoen beste saltoki batean erabil daiteke, betiere kanpainara atxikita egon beharko delarik.

– Jarduera etenda duten saltokietan bonuak edo zatikiak ezin izango dira erabili, harik eta saltokia zabaldu arte. Gainera, erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko erosketetarako erabiltzeko, baina 60 euroko mugarekin.

– 15 euroko zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili beharko duzu.

– Bonuak ez dira esku-diruagatik trukatuko eta inola ere ez da itzuliko haien zenbatekoa.

– “Trapagaran zaindu” bonua www.trapagaranbizi.com webgunearen bidez baino ezin izango da eskuratu, 2020ko maiatzaren 25etik 29era edo izakinak agortu arte.

– Bonuak eskuratu ahal izateko adinez nagusia izan beharko zara. NAN bakoitzeko, gehienez, bi bonu eskuratu ahal izango dituzu.

– 2020 ekainaren 2tik uztailaren 21era, biak barne, erabili ahal izango dira bonuak, kanpainara atxikitako saltokietan (zabalik baldin badaude).

– Kanpaina amaitzear dagoela atxikitako establezimenduetarako erosi diren bonuak edo zatikiak ezin badira erabili establezimendu horiek oraindik ez daudelako zabalik, irekita daudenen artean beste establezimendu batzuk hautatu beharko dira erabili ahal izateko, bonuen kostua ez delako itzuliko.

Organizado por el Área de Comercio del Ayuntamiento y Baturik, la Asociación de Comerciantes, Hosteleros y de Servicios de Trapagaran.

Tiene como objetivos:

Incentivar el consumo en el sector comercial, hostelero y de servicios de la localidad gravemente afectado por el Estado de Alarma decretado por la alerta sanitaria provocada por la Covid-19.

Beneficiar a las personas consumidoras con un ahorro del 50% en sus compras

Esta edición del bono pone en circulación durante esta primavera más de 50.000€ en la economía de Trapagaran.

 

NECESITAS SABER

Utiliza el Bono “Cuida de Trapagaran”, te AHORRAS un 50% en TUS COMPRAS

– El precio del bono es de 15€, pero tiene un valor de 30 euros para que lo consumas en los establecimientos de Trapagaran adheridos a la campaña (asociados y no asociados a Baturik).

– Este bono está dividido en dos fracciones de 15 € cada una. Como mínimo una de ellas la deberás de usar en alguno de los establecimientos cuyas actividades se hayan visto suspendidas o todavía lo estén con motivo del Estado de Alarma, pudiendo utilizar la otra fracción en éste u otro establecimiento en la misma situación o en uno de los abiertos, adheridos a la campaña.

– La utilización de los bonos o fracciones en los establecimientos con su actividad suspendida no las podrás realizar hasta que éstos estén abiertos. Además, decidirás acumularlo o no con el fin de poder usarlo en compras de mayor importe, siempre hasta el límite de 60 €.

– Cada fracción de 15€ solo la podrás utilizar en una única compra.

– Los bonos no son canjeables por dinero efectivo y no se devolverá su importe en ningún caso.

– El bono “Cuida de Trapagaran” solo se puede adquirir a través de la web www.trapagaranbizi.com , del 25 al 29 de mayo de 2020 o hasta fin de existencias.

– Para poder adquirirlos deberás de ser mayor de edad. No podrás comprar más de dos bonos por DNI.

– El Bono “Cuida de Trapagaran” podrá ser utilizarlo del 2 de junio al 21 de julio de 2020, ambos inclusive, en los establecimientos adheridos a la campaña (siempre que éstos estén abiertos).
– Si alguna de las fracciones del bono compradas para establecimientos adheridos en fecha cercana a la finalización de la campaña no se pudiera usar por no estar todavía dicho/s establecimiento/s abierto/s, la elección del/os mismo/s deberá ser cambiada por otro/s que sí lo estuvieran para así, poder ser utilizados; ya que no se devolverá su coste.